XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

18. Lanen presentazioa zaindu.

19. Bakarkako lanetan autonomia erakutsi.

20. Arretaz jarraitu irakasleen agerpenak.

Oharrak

. Unitate honetan agertzen diren kontzeptu berri garrantzitsuenak hauek dira:

- Batuketaren algoritmo bertikala.

Edukin hau oso garrantzitsua da eta argi eta garbi azaltzea funtsezkoa da.

- Ordulariarena ere nahiko berria da, horregatik, komeni da benetako ordulari handi bat gelara eramatea.

Ahal bada orraztuna nahiz digitala eramatea hainbat hobe.

Pisua kontzeptua lantzen da U.D. honetan.

Komeni da gelan balantza bat edukitzea haurren estimazioak eta benetako pisuak konparatzeko.

- Kuboa eta piramideak osatzeko plastilinazko bolak eta zotzak erabiltzea proposatzen bada ere, berdin zaio beste antzeko material batez egitea.

Dena dela, maila manipulatiboan ihardutea ezinbestekoa da.

- Abakoa lehenbiziko aldiz agertzen da.

Komeni da, beraz, bere erabilpena ondo esplikatzea.

Buruzko kalkulua, ahoz, liburuan agertzen diren lanetatik aparte egin beharra dago.

U.D. honentzat zera proposatzen da:

banaka eta binaka, edozein zenbakitatik hasita.

3, 4, 5, 6 eta 10 zenbakien deskonposaketa.

Lehen bost zenbakien bikoitzak.

Ezberdintasunerako aholkuak

Bigarren U.D. honekin lehen hiruhilabetea bukatzen denez, garai egokia dirudi ikasleen egoera aztertzeko eta horren arabera aholku orientatzaile batzuk emateko.

. Hamarrekoa eta hogeikoa hiruhilabete honetako gai berri garrantzitsu bat da.

Komeni da hiruhilabete honen bukaerarako 30 arte dauden zenbakien irakurketa eta idazketa menperatzea.

Ikasleren batzuk ez badute gai hau menperatzea lortzen, lan gehiago bidali.

Gogoratu lan honetan hiru fase daudela a) material manipulatiboa: bloke multibasea, nahiz abakoa (nahiz biak) b) fase grafikoa: elementuak dibujo batez multzokatuz c) idatzia.

Aurrera eta atzera egin beharko duzue azken fasea lortu arte.

. Hiruhilabete honetan 10 gainezkatzen ez duten batuketa eta kenketak landu nahi ditugu.

Batuketa eta kenketa horiek automatizatzen joatea da gure helburua.

Puntu honetan haurren erantzuna ezberdina izaten da eta irakaslearen jokabideak malgua izan beharko du.

Adin hauetan haurren jokabide zabalduena batuketa eta kenketa horiek egiteko behatzekin kontatzea izaten da.

Jokabide hori onartu beharko dugu, baina era berean pausoak eman fase hori gainditzeko.

Irakasleak, hasteko, kontatzeko estrategiak nola hobetu esan beharko dio ikasleari, adibidez:

4 + 5 bat, bi, hiru, lau / bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi.

Hobe da lehena ez kontatzea eta hortik aurrera kontatzen hastea.

4 + 5 bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi.

Hobea da, beraz, bigarrengoa bezala kontatzea, baina beti handienetik hasi

2 + 7 + 7 + 2 zortzi, bederatzi.

Komeni da, une honetan, haurren garapena errespetatzen jakitea eta ez behartzea ulertzen ez dituen estrategiak erabiltzera.

Beste pauso bat izango da batuketa eta kenketa batzuk kontatu gabe, dagoeneko emaitza bezala, ikastea.

Adibidez:

Beste pauso bat lehen bost zenbakien bikoitzak emaitza bezala ikastea da.

Honetan oinarriturik, buruzko kalkulurako ondoko estrategia hau landu.

Haur ezberdinak fase ezberdinetan egongo dira, gure lana fase horiek gainditzen laguntzea da.

Lan guzti honetan erregelatxoak nahiz abakoa lagungarri gerta daitezke.